Donostiako hiri eta udalerria Bizkaiko golkoko kostaldean dago, Frantziako mugatik 20 km-ra. Hiria Gipuzkoako probintziako hiriburua da, Euskadiko Autonomia Erkidegoan.

    XIX. mendearen bigarren erdialdean abiarazitako arkitektura-garapenak tankera frantseseko hiria bilakatu zuen; Kontxako badiaren paisaia apartak, Donostiako Nazioarteko Zinema-jaialdiaren, Donostiako Jazz-jaialdiaren eta Musika Hamabostaldiaren moduko nazioarteko ekitaldiekin batera, besteak beste, hiriari nazioarteko ospea eman diote.

    Gogoratu beharra dago, gainera, 2016an Kulturaren Europako Hiriburu izan dela, Wroclaw-ekin batera, Polonian, eta gastronomiak ere garrantzi handia duela; Espainian metro koadroko Michelin izar gehien dituen hiria da.

    laconcha
    peine
    macristina
    surf
    kusaal
    puente

    Zer ikusi:

    • Kontxako Hondartza

      Kontxako Hondartza. Mundu osoko hiri-hondartzarik ederrenetakoa eta irudi ia perfektuko badiarengatik ezaguna.

    • Ondarretako Hondartza

      Ondarretako Hondartza hiriko hondartzarik txikiena eta tradizionalena da, haurrak dituzten familien atsegina.

    • Zurriolako hondartza

      Zurriolako hondartza, jendea, oro har, gazteagoa d eta surf-zaleen atseginena da. Surf-eskolez inguratuta dago.

    • Alde Zaharra

      Alde Zaharra, Urgull mendiaren azpiko kale estuek osatua, bertako pintxo-tabernengatik ezaguna da.

    • Hirigune erromantikoa

      Hirigune erromantikoa, Alde Zaharreko hegoaldean, XIX. Mende-amaierako eraikinez beteta dago, Pariseko estiloan.

    • Haizearen orrazia

      Haizearen orrazia, Kantauri itsasoaren gaineko harkaitzetan urtutako egitura metalikoak, Eduardo Chillida eskultoreak diseinatuta.

    • Udaletxea

      Udaletxea, hiriko eraikinik dotoreenetako bat da. Jatorriz 1882an kasino gisa eraikia, 1947az geroztik udaletxea da.

    • Kursaal

      Kursaal, estilo postmodernoko bilkura-zentroa da, Rafael Moneok diseinatua eta 1999an irekia. Bi harkaitz irudikatzen ditu.

    • Victoria Eugenia Antzokia

      Victoria Eugenia Antzokia, 1912an irekia, estilo neoerrenazentista eta neoplatereskoa uztartzen ditu. Hiriko gertakari kultural nagusien lekuko izan da, Donostiako Nazioarteko Zinema-jaialdiarena adibidez.

    • Miramar Jauregia

      Miramar Jauregia, Donostiako txokorik ederrenetako batean, estilo ingeles betea du eta XIX. Mendean eraiki zuten. Eraikina ez dago jendeari irekita, bai ordea lorategiak; bertatik bista zoragarriez gozatu ahal izango duzu.

    • Igeldo Mendia

      Igeldo Mendia, Donostiako mendebaldeko muturrean, Ondarretako hondartzaren eta Haizearen orraziaren artean, bertatik hiriko bista panoramikoez goza daiteke. Igeldo Mendiko tontorrera heltzeko modurik onena 1912az geroztik dabilen funikularra hartzea da; izan ere, Euskadiko zaharrena da.

    • La Perla

      La Perla, La Perlako talasoterpia Donostiako Belle Epoque-aren oinordeko naturala da. Mende bete baino gehiago dela, Maria Cristina erreginak Errege Etxearen udaldiaren erdigunea hirian ezarri zuen. Itsasoko bainuek ere udatiarren plazer finak osatzen zituzten, efektu terapeutikoak erlaxazioari eta ongizateari gehituz.

    • Bretxako merkatua

      Bretxako merkatua, 1863ra arte hiria inguratzen zuen hesi originalaren punturik ahulenean dago. Inbaditzaileek birritan bota zuten eta merkatu hau dagoen tokitik hirian barrena sartu ziren. Hala, “la bretxa” izenez ezagutzen hasi zen.

    • San Telmo Museoa

      San Telmo Museoa, Euskadiko zaharrena da. 1902an inauguratu zuten eta 1932an egungo eraikinera eraman zuten. Jatorrizko eraikina XVI. Mendekoa da eta estilo gotikoa eta errenazimendukoa nahasten ditu. Duela gutxi Nieto eta Sobejano arkitektoek diseinatutako erakin bat gehitu zaio museoari, arkitektura garaikidekoa eta abangoardiakoa.

    • Donostiako Aquariuma

      Donostiako Aquariuma, 1928an irekia eta 1998an berritua, bertan 200 espezie baino gehiago ikus daitezke. 360ºko tunela du, eta espezie tropikalen sorta zabala.