San Sebastián Hotela Ondarretako alderdi zoragarrian dago kokatua, hondartzatik metro gutxira. Orain dela gutxi eraberritu da, eta bezeroei azken erosotasunak eskaintzen dizkie.

Dekorazio atsegina eta beharrezko ekipamendu guztia duten 90 gela ditu guztira, zure erosotasuna helburu dutenak. Laugarren solairuko gelek solarium-terraza bat dute.

Hainbat tamainatako aretoak edukitzeari esker, San Sebastián Hotela mota guztietako ekitaldiak eta ospakizunak hartzeko prest dago.

Instalazio guztien artetik, aipatzekoa da hotelaren lobbya dagoen gunea, bertan atseden-une batez gozatu ahal izango baituzu kanpoko bistez gozatzen duzun bitartean. Gainera Wi-Fi zerbitzua eskaintzen du doan bere instalazio guztietan.

San Sebastián Hoteleko Ondarreta Kafetegi Jatetxeak hainbat aukera gastronomiko eskaintzen dizkizu, sukaldaritza-tradizioa errespetatuz baina sukaldaritza modernoko ukitu batzuk emanez.